Berriak

Iñigo Llopis (Konporta) eta Nahia Zudaire (Buruntzaldea) igerilari gipuzkoarrek Munduko Igeriketa Egokituko Txapelketan parte hartuko dute, irailaren 9tik 15era, Londresen. Zorionak biei!




Datorren larunbatean (ekainak 1) Andoaingo III. Denok kirol egokituekin jardunaldian parte hartuko dugu aurreko edizioetan bezala. Egun guztian zehar, futbol, saskibaloi eta pilota partidak jokatuko dira eta kirol elkarte ugarik parte hartuko dute. Gainera, arratsaldean, pilota erronka egingo da, 17:00etan. Anima zaitezte, giro ederra egongo da eta!




Amagoia Arrieta kirolari gipuzkoarra Bocciako Munduko Irekian parte hartzen ari da egunotan, Espainiako selekzioarekin, Hong Kongen (Txina). Gaurkoan final laurdenetara igarotzea lortu dute, eta bihar partida gehiago jokatu beharko dituzte. Zorte on eta aurrera!




Inklusioa lantzen ibili ginen atzo Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean sentsibilizazio saioaren bitartez. Urritasunen inguruko hausnarketa egiteko aukera izan genuen ikasleekin kirol jolasak eginez!




Gipuzkoako Surf Federazioak antolatuta, hemen dira aurtengo surf-sup inklusiboko jardunaldiak 'FederArte' festibalaren barruan. Larunbat honetan, maiatzak 11, lehenengo jardunaldia egingo da Zarautzen. Federaziotik bertan izango gara urritasunak dituzten haur eta gazteek surfa edo sup inklusiboa egiteko aukera eskaintzeko Gaituzsport fundazioarekin batera. Animatu!




Real Sociedad Fundazioarekin dugun elkarlanari esker, duela egun batzuk Zubietan izan ginen infantilen taldeari hainbat balore transmititzen!




Pasa den larunbatean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian eskalada egiteko aukera izan zuten eskola kirol egokituko gazteek. Gipuzkoako Mendizale Federazioko teknikariei esker, goiz ederra pasa genuen! Eskerrik asko!




Atzo jokatu zen Beasaingo Antzizar frontoian euskal pilota egokituko Master Cup finala. ETBk eskaini zuen zuzenean eta frontoira jende ugari hurbildu zen. Adimen urritasuna duten kirolarien kategorian, Eneko Sagarmendik eta Leire Esnalek lortu zuten txapela eta Iraitz Huegun eta Sheila Cueto azpitxapeldun izan ziren. Urritasun fisikoa duten kirolarien kategorian, Beñat Lizasok eta Joseba Lasak irabazi zuten txapela, Asier Navaridas eta Javier Echezarreta bigarren postuan geratuz. Sekulako partidak jokatu zituzten, eta jendeak ederki animatu zuen. Zorionak denei!




GaituzSporten sari berezia jaso zuen atzo (apirilak 4) gauean Mikel Izaguirrek Donostiako Kursaalean kirol egokitu eta inklusiboaren alde egindako ibilbideagatik. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko lehen presidentea izandakoak, lan ugari egin du inklusioaren alde. Zorionak!




Datorren igandean, martxoak 31, Salto Systems osasunaren aldeko miliak lasterketa egingo da Irunen. BAT Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuta, urritasunak dituzten kirolarientzako kategoria ere egongo da. 11:30ean Kolon pasealekuan hasita, eskola kirol egokituko programan parte hartzen duten gazte ugarik parte hartuko dute. Ondo pasa!




© 2021 GKEF-FGDA