Berriak

Hartu margoak, errotulagailuak, tenperak...eta kontaiguzu zein kirol duzun gustukoen edo zer botatzen duzun faltan egun hauetan! Utzi irudimenari hegan egiten! Anima zaitezte! Zuen marrazkiak jasotzean, gure sare sozialetan jartzen joango gara.



Covid-19ak eragindako osasun krisia dela eta, pena handiz bertan behera utziko dugu zerbitzua aurten. 13 urte pasa dira Hondarribiko hondartzan lehen aldiz zerbitzua martxan jarri genuela. Bide horretan, desgaitasuna edota mugikortasun arazoak dituzten haur, gazte, heldu eta adinekoentzat itsasoaz berdintasunean gozatzeko aukera eskaini diegu.

Zerbitzu integrala, talde profesional batek gidatuta, pertsona boluntarioen laguntzarekin. Ilusioz eta gogoz ekin diogu urtero, eta berriz ere ekingo diogu ahal denean. Eskerrik asko orain arte programa zoragarri honen parte izan zaren guztiei, laguntzaile, babesle, entitate, etab...denon artean pertsona bera erdigunean jartzea lortu dugu!



Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuaren erabakiak ikasleen osasuna babestu nahi du, kirol lehiaketak ez baitu ahalbidetzen osasun arloko agintariek gomendatutako distantzia fisikoa mantentzea. Hori dela eta, eskola kirol egokituko jarduerak ere bertan behera geratzen dira.



Gaur, apirilak 28, Gorputz Hezkuntzako eguna kalean ospatzen da, baina aurten, etxetik izan beharko du. Ez gaitezen ahaztu, gorputz hezkuntzan ere pertsona guztiek parte hartu behar dutela!



#etxean atal berria ireki dugu www.gkef-fgda.org Federazioaren webgunean. Bertan, adin guztietarako errekurtsoak aurkituko dituzue, etxean jarduera fisikoa egin ahal izateko, baita joko eta eskulan ezberdinak ere, ipuinak, yoga familian, etab. Sar zaitezte!



Duela egun batzuk jakin genuen Paralinpiar Jokoak 2021ean egingo direla Tokion. Bitartean, kirol egokituko kirolariek entrenatzen jarraitzen dute etxean dituzten baliabide guztiak aprobetxatuz. Fernando Michelenak, tiratzaile gipuzkoarrak, ederki erakutsi digu konfinamendua ez dela aitzakia ez entrenatzeko. Gogor ari da lanean Tokiorako txartela lortzeko. Animo eta eutsi gogor!



Gaur, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federaziotik aurtengo aldarrikapenarekin bat egiten dugu "Ikasteko gai, lan egiteko gai". Izan ere, Autismoaren Espektroko Nahrasmena (AEN) duten pertsonek guztiok ditugun aukera berdinak izan behar dituzte. Gure kasuan, kirol arlotik, pertsona guztiek kirola egiteko eskubidea izan dezaten aldarrikatzen dugu.

Guztion artean, bidea egiten ari gara!



Gaur argitaratu da aldaketa Estatuko Aldizkari Ofizialean desgaitasuna duten pertsonei erreferentzia eginez. Kalera atera ahal izango dute beharrezkoa balitz edo medikuak aginduta, baina modu diskretuan eta ziurtagiriarekin ateratzeko gomendioa egiten da.



© 2021 GKEF-FGDA