Berriak

Gabonak direla eta, Federazioko bulegoa itxita egongo da abenduaren 23tik aurrera. Urtarrilaren 2an irekiko ditugu ateak berriro. Urtarrilaren 2an eta 3an gure ordutegia 09:00etatik 15:00etara izango da. 2020ean energiaz itzuliko gara lanean jarraitzeko. Ondo pasa dezazuela eta urte berri on!




Pasa den larunbatean (abenduak 14) 'Jarduera fisiko eta kirol hezitzailea: elkargokidea gizartearen erronken aurrean' jardunaldia antolatu zuen Colcafid elkargoak, Bilboko Azkuna zentroan. Bertan parte hartu zuen Alicia Figueroa Federazioko zuzendari teknikoak 'Elkargokidea kirol-zuzendaritzaren arloko erronken aurrean' hitzaldia eskainiz. Eskerrik asko aukerarengatik!




Adimen urritasuna duten kirolarientzako X. Gipuzkoako euskal pilotako txapelketa antolatu dute Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Gipuzkoako Euskal Pilotako Federazioak. Bi jardunaldiz osatuta egongo da txapelketa hau. Lehen jardunaldia, datorren larunbatean (abenduak 14) egingo da Zestoako Udal pilotalekuan. Bigarren jardunaldia, berriz, Legazpiko Urbeltz pilotalekuan, 2020eko otsailaren 8an. Banakako txapelketa izango da oraingoa eta 15 parte-hartzailek eman dute izena. Geroz eta maila altuagoa dute elkarte ezberdinetako pilotariek. Anima zaitezte partidak ikustera!




Badator adimen urritasuna duten arte martzial kirolarien XII. Bera Bera Nazioarteko Txapelketa. Datorren larunbatean egingo da, azaroak 16, Donostiako arte martzialetarako udal aretoan, 16:00etan. Anima zaitezte ikustera!




Pasa den astean, FICA, Nazioarteko Atletismo film festibala egin zen Donostian. Federaziotik hainbat ekintzetan parte hartu genuen, horien artean, osteguneko ekitaldian (azaroak 7). David Casino eta Rosalía Lazaro paralinpiar kirolariei ohorezko aquiles saria eman zitzaien, baita Hegalak Zabalik Fundazioko oroigarria ere. Ondoren Alicia Figueroa Federazioko zuzendari teknikoak gidatutako mahai-inguruan parte hartu zuten bi kirolariek.




Datorren larunbatean, azaroak 2, Antxintxika lasterketa inkusiboa egingo da Soraluze eta Bergara artean. Lehen aldiz, 'Zure irrifarra, nire indarra' ekimeneko parte-hartzaileak bertan izango dira. Anima zaitezte ikustera!




Azaroaren 4tik 9ra Fica, Nazioarteko atletismo film festibala ospatuko da Donostian. Aste osoan zehar, film eta laburmetrai ugari ikusteko aukera izango da. Azaroaren 7an, paralinpiarren eguna izaten da. Hori dela eta, film ezberdinak ikusteko aukera izango da Antzoki Zaharrean, eta horren ostean, Ohorezko Aquiles sariak banatuko zaizkie David Casino eta Rosalia Lazaro kirolari paralinpiarrei. Informazio gehiago nahiz izanez gero, hemen duzue: www.ficafestival.com




Aurreko urteetan bezala, Kemen kirol elkarteak desgaitasuna duten kirolarientzat Behobia-SS lasterketa antolatu du. Eguna azaroaren 10ean izango da. Geroz eta parte-hartzaile gehiago egoten dira urtero. Informazio gehiago www.kemen.org helbidean aurkituko duzue. Anima zaitezte!




© 2021 GKEF-FGDA