Berriak

Emozioa, urduritasuna, poza, ilusioa, beldurra... makina bat sentipen izan ditugu gaur. XIX. Josetxo Imaz memoriala egin da gaur Lazkaon, Txindoki atletismo taldeak antolatuta. Eurak izan ziren lasterketa honetan parte hartzeko inongo trabarik jarri ez zutenak, alderantziz, hasieratik jarrera irekia eta inklusiboa izan dute lasterketa antolatzerakoan. Bestalde, Orkli enpresatik etorritako boluntario ugari, gogoz eta ilusioarekin, 10 kilometrotan korrikalari bakoitzaren aulkia bultzatzeko helburuarekin. Eta azkenik, korrikalariak, garrantzitsuenak. Mugikortasuna baldintzatuta badute ere, euren irrifar eta oihuekin gustora aritu direla adierazi digutenak. Eskerrik asko 'Zure irrifarra, nire indarra' proiektuan parte hartzen eta laguntzen duzuen guztioi. Beste pauso bat inklusioaren bidean. Aupa zuek!




Zilarrezko domina irabazi du gipuzkoarrak BC1 kategorian Txekiako Nymburk hirian jokatzen ari den Bisfed Boccia txapelketan. Puntu garrantzitsu bat 2020an Tokion egingo diren Paralinpiar Jokoetako sailkapenerako. Zorionak!




Gaur aurkeztu da Ordiziako Orkli enpresan 'Zure irrifarra, nire indarra' proiektu berria. Desgaitasun egoera bizi duten haur eta gazte askok mugikortasun arazo ugari izaten dituzte jarduera fisikoa egiterakoan. Hortik abiatuta, herrietako lasterketan parte hartzeko helburuarekin jaio da proiektu hau, haur eta gazteek beste korrikalari baten moduan parte har dezaten. Lehenengo aukera datorren igandeko XIX. Josetxo Imaz Memorialean izango da, Lazkaon. Txindoki elkarteak lehen unetik argi izan du lasterketa inklusiboa egin nahi zuela eta haur eta gazte hauen parte-hartzea bultzatu dute. Horrez gain, nabarmentzekoa da, Orkli enpresako langile ugarik parte hartuko duela boluntario moduan, korrikalariei bultzatuz. Federaziotik ere bat egiten dugu proiektuarekin. Ederra ekimena!




Aurten ere estimulazio goiztiarra eskainiko dugu Federaziotik. 0-6 urte bitarteko haurrek parte har dezakete. Saioen ordutegi eta egunak hemen dituzue. Edozein zalantza baduzue, jarri gurekin harremanetan!




Amagoia Arrieta gipuzkoarrak Bocciako Bisfed Txapelketan parte hartuko du irailaren 23tik 29ra Espainiako selekzioarekin. Lehiaketa Txekiako Nymburk hirian izango da. Zorte on!




#UrbilKonpromisoa proiektuaren barruan, irailaren 21 larunbata 17:30etan, kirol egokitua zer den jakitera gonbidatzen zaitugu. Kirolaz haratago ekimenaren barruan, sentsibilizazio jardunaldi bat antolatu dugu, besteen azalean jarri eta desgaitasuna duten pertsonak kirolaren inguruan bizitzen duten egunerokotasunari buruzko errealitatea bizitzeko. Esperientzia mota hauek gainera, toleranteagoak izaten erakusten gaitu.

Jardunaldia Urbil merkataritza guneko sarrera nagusiko arkupean izango da eta esperimentatu eta ondo pasa nahi duten guztientzat egongo da irekita, desgaitasuna izan edo ez (umeak, gazteak, helduak eta nagusiak).

Ezgaitasuna sentitzeko, jarduera ezberdinak burutuko dira parte hartzaileak desgaitasun egoera ezberdinetan jarriz:

  • Gurpildun aulkiko saskibaloia: Munduko kirol egokitu ezagunenetakoa eta paraolinpikoa da non saskibaloian jolasten den gurpildun aulkietan. Ea kanasta sartzeko gai garen.
  • Badminton:Urritasun mota ezberdina duten pertsonek jokatu dezaketen kirol bat da. Ia nola kolpatzen dugun bolantea.
  • Lokotxak: Bertako kirol ezagunetakoa izanik, egokitzapenak egingo ditugu ezgaitasun egoera batean jolastu ahal izateko eta honela, esperientzia berri bat izango dugu.
  • Puzzlea: Gai izango al gara mundu guztiarentzat berdinak diren azalpenak jarraituz puzzlea osatzeko?



Hamahiru urte dira 'Oztoporik gabeko bainua' programa martxan jarri genuela Hondarribiko hondartzan. Aurten ere, pertsona ugari hurbildu dira gure gunera, hondartzaz gozatzera, bainu egokitu bat hartzera edota ondo pasatzera. Guztira, 1.561 zerbitzu eman ditugu uztailaren 6tik abuztuaren 25era. Lan taldea da zerbitzu honek duen ezaugarririk preziatuena. Izan ere, erabiltzaileekin duten gertutasuna nabarmentzekoa da. Gipuzkoako txoko ezberdinetatik hurbildu dira erabiltzaileak, baita Espainiako hainbat tokitatik ere. Babesle eta laguntzaile guztiei esker, beste urte batez, urritasunak dituzten pertsonek itsasoan bainu bat hartzeko aukera izan dute!




Desgaitasun egoeraren bat bizi duten pertsonentzako (haur, gazte eta helduak) udak bere alde gozoa eta gazia dauka. Eguzkia, hondartza, egun luzeak... denok dugu aisialdiaz gozatzeko eskubidea, nahiz eta askotan horrela ez izan. Guraso batek baino gehiagok jakinarazi izan digu beren seme-alabek ez dutela tokirik herriko udaleku irekietan, edota kiroldegiko ekintzetan ez dutela laguntzailerik jartzeko asmorik... azkeneko urteetan hutsune hori betetzeko helburuarekin, udaleku irekiak antolatzen ditugu udan Gipuzkoako Kirol Egokituen Federaziotik.

Aurten, Donostiako udaleku irekiak ekainaren 25etik uztailaren 19ra egin dira, eta guztira, 25 parte-hartzaile egon dira. Bestalde, lehen aldiz, Ordizian antolatu dugu udaleku irekia data berdinetan eta arrakasta izan du. Bi udalekuetan, egunero irteerak egin dituzte, kirol jolasak, hondartza edo igerilekua... oso ondo pasa dute! Familiak oso eskertuta azaldu dira, izan ere, ez da erraza izaten seme-alabentzako eskaintza aurkitzea.




Petritegi sagardotegiarekin hitzarmena sinatu genuen atzo. Argazkian, Ainara Otaño (Petritegi) eta Igor Otaegui (GKEF) ordezkariak. Hitzarmen honi esker, kirol egokitu eta inklusiboa sustatzen eta bultzatzen jarraituko dugu Gipuzkoan. Eskerrik asko!




Kurtsoari amaiera emateko, eskola kirol egokituko topaketa antolatu dugu gaur Hernaniko Orona Ideon. Gipuzkoako talde ezberdinetatik haur eta gazteak etorriko dira, baita haien gurasoak ere. Haur eta gazteekin kirola, jokoak etab. egiten ditugun bitartean, gurasoekin kurtsoaren balorazioa egingo dugu. Arratsalde ederra pasako dugu!




© 2021 GKEF-FGDA