Eskola kirol egokitu eta inklusiboa

Proiektu honekin eskola-kirolaren esparruarekin lotutako aisialdiko jardueren beharrak asetzeko asmoa dugu, haurrak eta gazteak diren gazteei zuzenduta, eskola orduetatik kanpoko ekintzetan.

Talde honek, arrazoi ezberdinengatik, ez ditu ikastetxeetako edo inguruko klubetan eskaintzen diren eskola ondorengo jarduerak egiten.

Administrazioaren erantzukizuna dela uste dugu eskola-kiroletik baztertuta dagoen talde honen eskariei erantzutea. Eskola-adineko haur eta gazte asko ez dira integratzen ezta barneratzen oso jendetsuak eta konplexuak diren jardueretan.

Proiektu hau Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak kontrataturiko pertsona kualifikatu batek programatutako, behatutako eta ebaluatutako lan bat egitean datza Gipuzkoako Eskola Kirol Egokituarentza (Gipuzkoako Foru Aldundiak delegatutako funtzioak).

Helburuak

  • Gipuzkoako eskualde guztietan eskola kirolean parte hartzeko aukera erraztea.
  • Urritasuna duten gazteek eta familiek kirolean parte hartzeko geroz eta eskari gehiagori erantzuna ematea.
  • Taldeko beharrei egokitutako jarduerak zuzenduz, gizarteratzea eta talde harremanak sustatzea.
  • Haur eta gazteen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko, psikomotrizitatea, oinarrizko abilezia motoreak eta gaitasun fisikoa lantzeko gaitasunak hobetzea.
  • Osasuneko ohiturak eta jarduera fisikoarekiko atxikimendua lantzea.
  • Autoestimua, segurtasuna eta familien konfiantza hobetzea.

Kirol praktika aukera pertsona guztientzako landuz, kirolaren ikuspegia barneratzaileagoa eta atseginagoa izan dadin.

Antolakuntza

Eskola Kirol Egokituko hastapeneko saioak astean bi izaten dira, saio bakoitza ordu betekoa izanik. Programa honek, Kirol Egokituko profesionalak eta beharrezko apoioak ditu haur eta gazteen segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

GIPUZKOAko kirol egokituko hastapen sarea. (Donostialdea, Bidasoa, Oarsoaldea, Urola Kosta, Buruntzaldea, Goierri, Urola Garaia, Tolosaldea).

ESKOLA KIROLEKO TALDEKO KOPURUA:
TALDE FINKOAK: 23
Image

Dokumentazioa

Kirol eskolari buruz dokumentazio guztia aurkitu ahal izango duzu hemen.

Galeria

© 2019 GKEF-FGDA