BILAKETA HITZA
Federacion Guipozcoana de Deporte Adaptado

LAGUNTZA

OROKORRA

Webgunea atal hauetan banatuta dago: HASIERA, FEDERAZIOA, KLUBAK, KIROLAK, ALBISTEAK ETA JARDUERAK, EGUTEGIAK, EMAITZAK, ARGAZKIAK, DESKARGAK, ESTEKAK, LAGUNTZA ETA WEB MAPA.

HASIERA: Hasierako orria, webgunera sartzean agertzen da, eta lau albiste edo jarduera aipagarri dauzka.

Atal hauek finkoak dira eta eduki bera izango dute ia beti:

FEDERAZIOA: Federazioari buruzkoa da.
KLUBAK: Federazioko kide diren klubak aurkituko ditugu hemen.
KIROLAK: Federazioak kudeatzen dituen kirolen zerrenda.

Gainerako atalak azalduko ditugu jarraian.

ALBISTEAK ETA JARDUERAK

ALBISTEAK ETA JARDUERAK klikatuz gero, azken jarduera edo albistea erakusten da, azken 5 jarduerak ?JARDUERA EGIN BERRIAK? izenburuaren azpian, eta bi zatitan banaturiko menua:

1.- FGDA-GKEF (ezkerraldean, laranja kolorez): Federazioaren menpe dauden jarduerak edo albisteak jasoko dira. Bi eratarakoak aukera daitezke: KIROL JARDUERAK - GKEF edo BESTELAKO JARDUERAK - GKEF. Bi aukera horietako edozein klikatuta, jardueren edo albisteen zerrenda bat azalduko zaigu, JARDUEREN ZERRENDA (beltzez) izenburuaren azpian.
2.- BESTE ERAKUNDEAK (eskuinaldean, berde kolorez). Federazioa ez den beste erakundeek antolaturiko jarduerak eta albisteak jasoko dira. Bi eratarakoak aukera daitezke: KIROL JARDUERAK ? BESTEAK edo BESTELAKO JARDUERAK - BESTEAK. Bi aukera horietako edozein klikatuta, jardueren edo albisteen zerrenda bat azalduko zaigu, JARDUEREN ZERRENDA (beltzez) izenburuaren azpian.

JARDUEREN ZERRENDA (beltzez) izenburuaren azpialdeko albiste edo jardueraren bat klikatuz gero, albiste edo jarduera hori menu honen behealdean erakutsiko da.

Albisteak edo jarduerak argazki galeria baldin badauka, lotura bat erakutsiko da, ?ARGAZKIAK:? testuarekin, dataren azpian.

Agertzen den data EZ da lehiaketa egunekoa, albistea edo jarduera idatzi zen egunekoa baizik.

Albistearen testuaren barneko loturak beste leiho batean irekiko dira.

EGUTEGIAK

EGUTEGIAK atalean, azken 30 egunetan programaturiko jarduerak ikus daitezke. Eskuinaldean, daten menu bat erakusten da, eta honela funtzionatzen du:

Lehenbizi kontsultatu nahi dugun urtea klikatu behar dugu, eta jardueraren bat izan den hilabeteen zerrenda agertuko zaigu.

Interesatzen zaigun hilabetea klikatu behar dugu, hil horretan zer jarduera dauden ikusteko. Ezkerraldean dagoen jardueren zerrenda aldatu egingo da orduan, eta hautaturiko hilabetea eta urtea agertuko zaizkigu, eta programaturiko jarduerak erakutsiko dizkigu.

EMAITZAK

EMAITZAK klikatzean kirolez kirol antolaturiko zerrenda bat agertuko zaigu. Kirol bakoitzean lehiaketa zerrenda bat egongo da, eta horietako edozein klikatuta artxibo bat deskargatzeko aukera izango dugu, hautatu dugun lehiaketaren emaitza emango diguna.

ARGAZKIAK

ARGAZKIAK klikatzen dugunean, lauki batzuk azalduko zaizkigu; lauki bakoitzean argazki bat eta testu txiki bat ikusiko dugu, eta beherago ?ARGAZKIAK IKUSI? izeneko lotura bat egongo da, galeria horretako argazkiak ikusteko aukera eskainiko diguna.

DOKUMENTUAK

DESKARGAK klikatzen dugunean, atalez atal antolaturiko zerrenda bat azalduko da. Atal bakoitzak elementuen zerrenda bat izango du, eta horietako edozein klikatuta artxibo bat deskargatzeko aukera izango dugu.

ESTEKAK

LOTURAK klikatzen dugunean, atalez atal antolaturiko zerrenda bat azalduko da. Atal bakoitzak elementuen zerrenda bat izango du, eta horietako edozein klikatuta beste leiho bat irekiko da, lotura hautatua erakutsiko duena.

 Visita nuestro blog
Contacto. Federación Guipozcoana de Deporte Adaptado

Gipuzkoako Kirol
Egokituen Federazioa

Helbidea:
Paseo Anoeta, 5.
20014 - Donostia

Telefonoa:
943 46 25 14

Faxa:
943 47 25 12

E-mailak:

BABESLEAK

Diputación Foral de Gipuzkoa-Deportes (enlace web)
Diputación Foral de Gipuzkoa-Politica Social (enlace web)
Kutxa (enlace)
Irizar (enlace)