BILAKETA HITZA
Federacion Guipozcoana de Deporte Adaptado

TIRO OLINPIKOA

ITZULI
URRITASUN FISIKOA ETA IKUSMEN URRITASUNA DUTENEK EGITEN DUTEN KIROLA GURE LURRALDEAN
Tiro olinpikotzat hartzen dira arma mota desberdinekin (karabina edo aire konprimituko pistola) itu finko batera jaurtitzea oinarri duten kirolak.
Tiro olinpikoko lehiaketetan, urritasuna duten pertsonak erriflez edo pistolaz aritzen dira, bai aire konprimitukoak bai 22 kalibrekoak, gurpil aulkiko edo zutikako modalitateetan. Banakako eta taldekako probak izaten dira.
Sailkapen funtzionaleko sistema bat erabiltzen da, urritasun desberdina izanik gaitasun bertsua duten jaurtitzaileak elkarrekin lehiatzea ahalbidetzen duena.
Olinpiar Joko Berezietako hamabi tiro probetatik sei irekiak dira emakumezko eta gizonezkoentzat, hiru emakumezkoentzat bakarrik dira, eta beste hiru gizonezkoentzat bakarrik. Bitxia izan daiteke, beharbada, itsuek punteria kirol batean parte hartzea. Tiro olinpikoan lortu da hori, kirolaren oinarria bere horretan mantenduta eta soilik ikusmenaren zentzua entzumenarekin aldatuta.
Tiro olinpikoan aritu ahal izateko, aire konprimituko karabina bat erabiltzen da, mira teleskopiko berezi bat jarrita. Mira teleskopiko horrek zirkuitu elektroniko bat du edo argia soinu bihurtzen duen zirkuitu bati konektatua dago. Argiak ituaren gainean duen intentsitatearen arabera, soinu handiago edo txikiago bat bidaliko du. Mira teleskopikoak argiaren isla jasotzen du itutik. Era horretan, jaurtitzaileak aurikularretan entzungo du “laguntza”.
 Visita nuestro blog
Contacto. Federación Guipozcoana de Deporte Adaptado

Gipuzkoako Kirol
Egokituen Federazioa

Helbidea:
Paseo Anoeta, 5.
20014 - Donostia

Telefonoa:
943 46 25 14

Faxa:
943 47 25 12

E-mailak:

BABESLEAK

Diputación Foral de Gipuzkoa-Deportes (enlace web)
Diputación Foral de Gipuzkoa-Politica Social (enlace web)
Kutxa (enlace)
Irizar (enlace)