BILAKETA HITZA
Federacion Guipozcoana de Deporte Adaptado

BOCCIA

ITZULI
GARUN PARALISIA DUTEN PERTSONEK EGITEN DUTE GAUR EGUN
Boccia Olinpiada Berezietan sarturik dagoen kirola da, petankaren antzekoa, gorputz adarretan erabateko urritasuna edo urritasun partziala duten kirolarientzat sortua.
Bocciak jatorria Grezia Zaharrean du, 1970eko hamarkadan berreskuratu zuten Europako iparraldeko herriek, urritasuna zuten pertsonei egokitzeko asmotan.
Petankaren antzeko kirola da, eta soilik gurpil aulkian ibiltzen diren pertsonek parte hartzen dute, garun paralisiak eragindako gaitz larriak eta urritasun fisikoa handiak dituztenek, hain zuzen ere.
Zehaztasun eta estrategia jokoa da, bere arauak dituena Nazioarteko Araudi batean jasoak.
Kirolarien urritasun mailaren arabera banatzen dira kategoriak. Denak dira urritasun larria dutenak, eta denak joaten dira gurpil-aulkian eserita, bolak jaurtitzen dituzte eskuekin edo oinekin, urritasunik larriena dutenek izan ezik; horiek malda baten laguntzarekin jokatzen dute, eurek behin norabidea hautatzen dutenean, laguntzaileak han jartzen die bola. Banakako, binakako eta taldekako probak daude, kirol misto bat da eta gizonezko zein emakumezkoak lehiatzen dira elkarrekin.
7 maila hauek daude: BC1, BC2, BC3 (banakako modalitatean) eta BC3 eta BC4 (binakako modalitatean), TALDEKAKOAZ gainera.
Jaurtiketa egiteko moduaren arabera (eskuarekin, oinarekin, malda baten eta pertsona baten laguntzarekin...) egiten dira sailkapenak.
 Visita nuestro blog
Contacto. Federación Guipozcoana de Deporte Adaptado

Gipuzkoako Kirol
Egokituen Federazioa

Helbidea:
Paseo Anoeta, 5.
20014 - Donostia

Telefonoa:
943 46 25 14

Faxa:
943 47 25 12

E-mailak:

BABESLEAK

Diputación Foral de Gipuzkoa-Deportes (enlace web)
Diputación Foral de Gipuzkoa-Politica Social (enlace web)
Kutxa (enlace)
Irizar (enlace)