BILAKETA HITZA
Federacion Guipozcoana de Deporte Adaptado

TXIRRINDULARITZA

ITZULI
URRITASUN FUNTZIONALA EDO IKUSMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEK EGITEN DUTE GAUR EGUN
Txirrindularitzak modalitate desberdinak hartzen ditu barnean, baina denetan erabiltzen da bizikleta.
Errepideko txirrindularitza
Errepidean jokatzea du ezaugarri nagusia. Errepideko txirrindularitzan proba hauek daude.
• Egun bateko proba. Era honetako probarik arrakastatsuenei klasikoak deitzen zaie, eta horien artean nabarmentzen dira “txirrindularitzari monumentuak” deiturikoak.
• Etapaz etapako probak. Gutxienez bi egun izaten dira, eta sailkapen bat egiten da denboraren arabera. Lineako etapak eta erlojuaren aurkakoak izaten dira. Espainiako Itzulia, Italiako Giroa eta batez ere Frantziako Tourra dira sonatuenak. Etapa guztiak ahalik eta denborarik gutxienean amaitzea da helburua.
• Criteriuma: zirkuitu batean jokatzen da proba, eta errepidea itxita egoten da.
• Banakako proba erlojuz kontra.
• Taldekako proba erlojuz kontra.
Pistako txirrindularitza
Belodromoan egiten da eta pistako bizikletak erabiltzen dira; errepideko bizikletak dira, baina aldaketa batzuekin. Hainbat proba mota daude:
• Banakako abiadura proba.
• Taldekako abiadura proba.
• Erlojuaren aurkako kilometro bateko proba.
• Banakako jazarpen proba.
• Taldekako jazarpen proba.
• Puntukako lasterketa.
• Kanporaketa lasterketa.
 Visita nuestro blog
Contacto. Federación Guipozcoana de Deporte Adaptado

Gipuzkoako Kirol
Egokituen Federazioa

Helbidea:
Paseo Anoeta, 5.
20014 - Donostia

Telefonoa:
943 46 25 14

Faxa:
943 47 25 12

E-mailak:

BABESLEAK

Diputación Foral de Gipuzkoa-Deportes (enlace web)
Diputación Foral de Gipuzkoa-Politica Social (enlace web)
Kutxa (enlace)
Irizar (enlace)