BILAKETA HITZA
Federacion Guipozcoana de Deporte Adaptado

SLALOMA

ITZULI
Garun paralisia daukatenentzako kirola da slalom-a. Gurpil-aulkian dabilen kirolariak oztopoak saihestuz ibilibide osoa egin behar du ahalik eta denborarik gutxienean. Oztoporen bat botatzen bada, edo behar ez bezala gainditzen bada, denbora-zigorra ezartzen zaio partaideari, eta batzuetan kanporatua ere izaten da.

Lehiaketak bi zati ditu: erlojuaren aurkakoa, bakarka aritzen da atleta ahalik eta denborarik onena egiteko ahaleginean, eta buruz burukoa, elkarren parean jarritako bi zirkuitotan aldi berean lehiatzen dira bi partaide.

Ezintasun mailaren arabera, hau da, gurpil-aulkia erabiltzeko gaitasunaren arabera, kategoria desberdinak daude, hasi aulki elektrikoak baliatzen dituzten kirolariengandik eta eskuekin edo oinekin bultzatzen dituzten aulkietaraino.

Slalom-aren filosofia honako hau da: gurpil-aulkian ibiltzen den pertsona batek eguneroko bizitzan topa ditzakeen bezalako oztopoak erabiliz (aldapak, ateak...) gurpil-aulkiak erabiltzen trebatzea, eguneroko bizimodurako lagungarri izate aldera.
 Visita nuestro blog
Contacto. Federación Guipozcoana de Deporte Adaptado

Gipuzkoako Kirol
Egokituen Federazioa

Helbidea:
Paseo Anoeta, 5.
20014 - Donostia

Telefonoa:
943 46 25 14

Faxa:
943 47 25 12

E-mailak:

BABESLEAK

Diputación Foral de Gipuzkoa-Deportes (enlace web)
Diputación Foral de Gipuzkoa-Politica Social (enlace web)
Kutxa (enlace)
Irizar (enlace)