BILAKETA HITZA
Argazkia: GKEF
Argazkia: GKEF
ELKARTASUNA
ELKARTASUNA
TITANIC FUNDAZIOA IGERIKETA EGOKITUAREN ALDE
Gaur goizean, apirilak 3, aurkeztu da Donostiako Aquariumean “SPIRIT OF THE TITANIC” erlojua. Munduan, jatorrizko Titanik ontziko galdaretako ikatza txertatuta duen merkatuan dagoen erloju bakarra dugu.
Suitza eta Espainia artean eraikitako erloju solidario bat izango da eta beraren salmentaren onuraren zati bat urritasunen bat duten haur eta gazteei igeri ikasteko laguntzari zuzenduko dira. (Eleanor Widener Operazioa).
Titanic Fundazioak bultzatutako ekimen solidario honen koordinazioa gure lurraldean GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOAK kudeatuko du eta beharren arabera banatuko ditu irabaziak. Erloju honen aurkezpena gaur goizean burutu da, lehenengo erlojua Aquariumeko ozeanario azpitik marrazoengandik atera denean.
Modu artisau baten Suiza eta Espainia artean fabrikatutako erloju honen 1912 unitate egingo dira "SPIRIT OF THE TITANIC erlojua", danak zenbakitu eta pertsonalizatuak izango direlarik.
Ekitaldi honen buru izan dira, Aquariumeko Lehendakaria den Vicente Zaragüeta, Titanic Fundazioko Presidentea den Jesus Ferreiro jauna, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko Presidentea Ivan Perez eta Richard Oribe dominadun igerilari olinpikoa.
03/04/2014

ZERRENDA: BESTELAKO JARDUERAK - GKEF

 Visita nuestro blog
Contacto. Federación Guipozcoana de Deporte Adaptado

Gipuzkoako Kirol
Egokituen Federazioa

Helbidea:
Paseo Anoeta, 5.
20014 - Donostia

Telefonoa:
943 46 25 14

Faxa:
943 47 25 12

E-mailak:

BABESLEAK

Diputación Foral de Gipuzkoa-Deportes (enlace web)
Diputación Foral de Gipuzkoa-Politica Social (enlace web)
Kutxa (enlace)
Irizar (enlace)