BILAKETA HITZA
Argazkia: F. Zamarbide
Argazkia: F. Zamarbide
ERAKUSKETA
ERAKUSKETA
'KIROLA ETA DESGAITASUNA' ARGAZKI ERAKUSKETA EHUN
Datorren urriaren 22, 23 eta 24an 'Kirola eta desgaitasuna' argazki erakusketa ikusgai egongo da Donostiako EHUko Carlos Santamaria Zentroaren Andrestegi aretoan. Fernando Zamarbidek ateratako hogeita hamar argazkiek osatzen dute erakusketa. Argazkiez gain, kirol egokituan erabiltzen diren gurpil aulki ezberdinak, bocciako pelotak, etab. gertutik bistaratu ahalko dira. Ordutegia 08:00etatik 20:30era da, egun osoan irekita dago.
Desgaitasun bat edukitzeak, ez du kirola egitea oztopatzen. Kirola, bizi kalitate hobea izateko tresna izan daiteke, beste pertsona batzuekin harremantzeko bidea eta autonomia gehiago lortzeko modua. Argazki horietan, desgaitasun ezberdinak agertzen dira: urritasun fisikoak, adimen urritasuna, ikusmen urritasuna eta garun paralisia, besteak beste.
2008 urtetik Fernando Zamarbide argazkilari donostiarrak argazki ugari egin ditu kirol egokituaren inguruan. Oraingo honetan, berak eginiko lanaren zati txiki bat gertutik ikusteko aukera dago. Izan ere, irudiek hitzek baino gehiago adierazten dute. Animatu ikustera!
16/10/2014

ZERRENDA: BESTELAKO JARDUERAK - GKEF

 Visita nuestro blog
Contacto. Federación Guipozcoana de Deporte Adaptado

Gipuzkoako Kirol
Egokituen Federazioa

Helbidea:
Paseo Anoeta, 5.
20014 - Donostia

Telefonoa:
943 46 25 14

Faxa:
943 47 25 12

E-mailak:

BABESLEAK

Diputación Foral de Gipuzkoa-Deportes (enlace web)
Diputación Foral de Gipuzkoa-Politica Social (enlace web)
Kutxa (enlace)
Irizar (enlace)