Berriak

UDAKO EGUN LUZEAK

Desgaitasun egoeraren bat bizi duten pertsonentzako (haur, gazte eta helduak) udak bere alde gozoa eta gazia dauka. Eguzkia, hondartza, egun luzeak... denok dugu aisialdiaz gozatzeko eskubidea, nahiz eta askotan horrela ez izan. Guraso batek baino gehiagok jakinarazi izan digu beren seme-alabek ez dutela tokirik herriko udaleku irekietan, edota kiroldegiko ekintzetan ez dutela laguntzailerik jartzeko asmorik... azkeneko urteetan hutsune hori betetzeko helburuarekin, udaleku irekiak antolatzen ditugu udan Gipuzkoako Kirol Egokituen Federaziotik.

Aurten, Donostiako udaleku irekiak ekainaren 25etik uztailaren 19ra egin dira, eta guztira, 25 parte-hartzaile egon dira. Bestalde, lehen aldiz, Ordizian antolatu dugu udaleku irekia data berdinetan eta arrakasta izan du. Bi udalekuetan, egunero irteerak egin dituzte, kirol jolasak, hondartza edo igerilekua... oso ondo pasa dute! Familiak oso eskertuta azaldu dira, izan ere, ez da erraza izaten seme-alabentzako eskaintza aurkitzea.




© 2021 GKEF-FGDA