Berriak

'KIROLAZ HARATAGO' ARGAZKI ERAKUSKETA URBILEN

Bigarren urtez, Urbil zentro komertzialak kirol egokituari atea zabaldu dio #UrbilKonpromisoa ekimenaren baitan. Elkarlanari esker, atzotik eta urriaren 4a bitartean, 'KIROLAZ HARATAGO' argazki erakusketa ikusteko aukera egongo da Urbileko bigarren solairuan (zinemaren ondoan). Atzo izan zen aurkezpena eta bertan parte hartu zuten Javier Coloradok (Urbileko gerentea), Alicia Figueroak (GKEFeko zuzendari teknikoa) eta Eneritz Mayorak (GKEFeko kirol teknikaria).

Fernando Zamarbidek ateratako argazkien bidez, kirol egokitua ezagutarazteko helburua du erakusketa honek. Esfortzua, ahalegina, borondatea...askotan argazki batek hitzak baino gehiago adierazten dute, eta kasu honetan, hala da. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federaziotik erakusketa ikustera animatzen zaituztegu eta eskerrak eman Urbil taldeari aukera honengatik!

#kirolegokitua #deporteadaptado #kiroladenentzat #deportesinbarreras



© 2021 GKEF-FGDA