Berriak

EASOKO IKASLEEN BISITA HEGALAK KIROL ZENTROAN

Hegalak Zabalik Fundazioaren eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren arteko elkarlanari esker, Easo Politeknikoko ikasleek Hegalak kirol zentroa gertutik ezagutzeko aukera izan dute gaur. 'Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza' goi mailako zikloko ikasleek instalakuntzari buruzko azalpenak jaso dituzte bertako adituen eskutik.

Igerilekua, gimnasioa, mediku laborategia...zentro guztitik bisita egin dute ikasleek. Bertan desgaitasuna duten pertsonek zein kirol aukera dituzten aztertu dituzte. Bisita interesgarria, izan ere, ikasleek beste errealitate bat ezagutzeko aukera izan dute.



© 2021 GKEF-FGDA