Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioa irabazi asmorik ez duen entitatea da. Nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena du, eta kirolari, laguntzaile, teknikari, epaile, kirol elkarte eta klubak biltzen ditu bere baitan, Gipuzkoako Lurralde Historikoan urritasuna duten pertsonek kirola egin dezaten sustatzeko eta antolatzeko.
Federazio honek hainbat kirol mota biltzen ditu, eta urritasun fisikoak, psikikoak, sentsorialak, adimenekoak, garun paralisia dutenak eta urritasun mistoak dituzten pertsonak biltzen ditu. Kirol mota egokitua da, eta bertan sartzen dira Euskadiko kirol federazioak araupetzen dituen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskinean biltzen diren kirol praktika (mota eta diziplina) guztiak eta ezintasunak dituzten pertsonak egiten dituzten beste kirol bereziak.
Plan estrategikoa
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa izaera juridiko eta ekiteko ahalmena duen irabazi asmorik gabeko erakundea da, bere baitan kirolari, teknikari eta epaileak hartzen dituena, Gipuzkoako Lurralde Historikoan desgaitasuna duten pertsonentzako kirola antolatu eta sustatzen duena.
Hori dela eta, gure etorkizuneko egitasmoarekin bat eginez, jarraian adierazten diren oinarrizko hiru helburu hauekiko konpromezua hartzen dugu:
- Saretutako elkarlan marko baten barruan eraldaketa soziala lortzeko ekarpenak egin nahi ditugu, irisgarritasun eta berdindatun unibertsala lortzeko baldintzei eta komunitateko baliabideen optimizazioaren sustapenari lehentasuna emanez.
- Urritasun egoeran dauden pertsonek kirol aukerak izan ditzaten laguntza sistema integrala sustatu eta gestionatzeko gai izatea, baita berauei eta beraien senideei atentzio pertsonalizatua eskeini ahal izatea ere.
- Existitzen ez diren zonaldeetan, kirol zerbitzu egokitu eta espezializatuen sorrera sustatzea.
Federazio honek ezagutza eta esperientziak sortzen ditu egitasmo pilotoak martxan jarri eta Gipuzkoa osora sarean hedatzeko, Lurralde Historiko guztian kirolaren bitartezko inklusio soziala bultzatzeko helburuarekin.
Etorkizun ikuspegia hiru dimentsiotan:
- Urritasun egoeran dauden pertsonek beraien ingurune gertukoenean kirol praktika egin ahal izatea bermatzea, bide batez gizarte begirunetsuagoa eta solidarioagoa sortuz.
- Urritasun egoeran dauden pertsonen kirol praktikarako aukerak poliki poliki eskualde guztietan bermatzea, gure baloreekin bat eginez, pertsonen zerbitzura egongo den praktika etiko bat sustatuz eta etengabeko hobekuntza baten markoan.
- Helburu hauek lortzeko eta kalitatezko zerbitzua eskeiniko duten profesionalekin kontatu ahal izateko, ekonomia jasangarrian oinarritutako finantziazio iturriak lortzen saiatuko gara.
Equitatea
Arreta pertsonala
Elkarlana
Esfortzua
Enpatia
Konpromisoa
Aukera berdintasuna
Historikoa
Urteko ekitaldirik esanguratsuena...
2002
2002
2003
Minusbaliotasun funtzionaleko igeriketa estatuko txapelketa absolutuaren antolakuntza
2004
Atenas-eko Joko Paralinpikoetan parte hartzea Richard Oribe, Sara Carracelas, Yolanda Martín, Arkaitz García eta Amador Granados
2004
2005
Estatuko Gurpildun aulkiko Slalom Txapelketaren antolakuntza Hondarribian
2006
Multikiroleko programaren hasiera
Turin-eko Joko Paralinpikoetan parte hartzea Jon Santacana
2006
2007
Hondarribiko Oztoporik Gabeko Bainuko programaren hasiera
2008
2008
2009
2010
2010
2011
2012
2012
2013
2014
2014
2015
2016
2016
2017
2018
2018
2019
Organigrama
Igor R. Otaegui
PRESIDENTEORDEA
Blanca Aranguren
BATZORDEKIDEA
Ana Borrezo
Ana de las Nieves Godoy
Juan Manuel Oliden
Ion Fernández
Vanesa Asensio
Ander Romarate
Francisco Javier García
AHOLKULARI MEDIKOA
Jacobo Vázquez
DIRUZAINA
Estibalitz Sagarmendi
IDAZKARITZA
Amaia Elizondo
ZUZENDARITZA TEKNIKOA
Alicia Figueroa
