Gaur aurkeztu da Ordiziako Orkli enpresan ‘Zure irrifarra, nire indarra’ proiektu berria. Desgaitasun egoera bizi duten haur eta gazte askok mugikortasun arazo ugari izaten dituzte jarduera fisikoa egiterakoan. Hortik abiatuta, herrietako lasterketan parte hartzeko helburuarekin jaio da proiektu hau, haur eta gazteek beste korrikalari baten moduan parte har dezaten. Lehenengo aukera datorren igandeko XIX. Josetxo Imaz Memorialean izango da, Lazkaon. Txindoki elkarteak lehen unetik argi izan du lasterketa inklusiboa egin nahi zuela eta haur eta gazte hauen parte-hartzea bultzatu dute. Horrez gain, nabarmentzekoa da, Orkli enpresako langile ugarik parte hartuko duela boluntario moduan, korrikalariei bultzatuz. Federaziotik ere bat egiten dugu proiektuarekin. Ederra ekimena!