PAUSOKA PAUSOKA, BAGOAZ AURRERA

Emozioa, urduritasuna, poza, ilusioa, beldurra… makina bat sentipen izan ditugu gaur. XIX. Josetxo Imaz memoriala egin da gaur Lazkaon, Txindoki atletismo taldeak antolatuta. Eurak izan ziren lasterketa honetan parte hartzeko inongo trabarik jarri ez zutenak, alderantziz, hasieratik jarrera irekia eta inklusiboa izan dute lasterketa antolatzerakoan. Bestalde, Orkli enpresatik etorritako boluntario ugari, gogoz eta ilusioarekin, 10 kilometrotan korrikalari bakoitzaren aulkia bultzatzeko helburuarekin. Eta azkenik, korrikalariak, garrantzitsuenak. Mugikortasuna baldintzatuta badute ere, euren irrifar eta oihuekin gustora aritu direla adierazi digutenak. Eskerrik asko ‘Zure irrifarra, nire indarra’ proiektuan parte hartzen eta laguntzen duzuen guztioi. Beste pauso bat inklusioaren bidean. Aupa zuek!


Parteka ezazu:
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp