EMAKUMEEK ERE ZERESANA DUTELAKO KIROLEAN

Atzo, martxoak 6, Once Gipuzkoak antolatutako ‘Emakumea eta Kirola’ mahai-inguruan parte hartu genuen Federaziotik. Errendimenduko kirolean emakumeen eta gizonezkoen artean dauden ezberdintasunen inguruan hitz egin zuten hainbat kirolarik: Amagoia Arrieta (Boccia), Garbiñe Etxeberria (Real Sociedad), Patri Espinar (Pilota), Sandra Piñeiro (Remo) eta Silvia Alba (Goalball). Alicia Figueroa Federazioko zuzendari teknikoa izan zuten moderatzaile. Interesgarria benetan emakume hauen ikuspegia!