Desgaitasun egoera ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten atzo Mondra futbol kanpuseko parte-hartzaileek jokoen bitartez. Futbol kanpusaren barruan, atzoko eguna sentsibilizazio saioa egiteko aprobetxatu zuten. Gurpil-aulkian, antifazak jarrita…jolas ezberdinen bidez, desgaitasun egoeren inguruan hausnartzeko parada izan zuten parte-hartzaileek. Horrelako jardueren bitartez haur eta gaztetxoek gizartea anitza dela ikus dezakete!