Irailaren 15etik urriaren 18ra bitartean Donostiako Egiako Pasadizoan ‘Elkartasunaren Aleak’ erakusketa aurkituko duzue Gipuzkoa Kutxa Solidarioak antolatuta. Bertan, Gipuzkoako gizarteari laguntza bikaina eskaintzen duten elkarteak ezagutzeko aukera paregabea izango duzue. Atzo zoom bitartez egindako aurkezpenean parte hartu genuen Federaziotik.
Horien artean, GKEF-FGDA dago aniztasun funtzionalaren eremuan. QR kodeen irakurgailua izanez gero, klikatu eta gure federazioari buruzko informazio gehiago jasoko duzu. Eta, ez ahaztu, Realeko bi kamiseten zozketa egingo dutela parte hartzen duzuen guztien artean. Anima zaitezte!
Informazio gehiago: www.gipuzkoasolidarioa.info