Martxoan bertan behera geratu ostean, datorren larunbatean (irailak 26) egingo da Jordi Cortesekin ikastaro trinkoa ‘Goputz-politikak, artea eta aniztasuna’ izenburupean. Errenteriako Dantzagunean eskainiko da ikastaroa eta tailer teoriko-praktiko hau mugimendu eremuarekin eta eremu sozialarekin erlazionatutako pertsonei zuzendua dago. Covid19 segurtasun neurri guztiak hartuko dira ikastaroa egiteko garaian.
Jordi Cortés dantzaria, koreografoa eta irakaslea da. Ia 30 urteko lan-ibilbidea duelarik, KIAKAHART, ALTA REALITAT Elkartearen eta LIANT LA TROCA dantza integratu/inklusiboko kolektiboaren sortzailea eta zuzendari artistikoa da.
Ikastaro hau Ari! Sormena eta Mugimendua proiektuaren barne kokatzen da, Bizipoza Elkarteak sustatua, Artaziak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren lankidatzaren bitartez. Informazio gehiagorako www.artaziak.eus/eu/proiektuak/ari-sormena-eta-mugimendua/
Izena emateko idatzi helbide honetara irailak 23 baino lehen. info@artaziak.eus