Beste urte batez, Hegalak Zabalik Fundazioarekin batera, martxan jarriko dugu estimulazio goiztiarra uretan programa 0-8 urte bitartean. Urritik aurrera, aukera ezberdinak egongo dira Donostiako hiru toki ezberdinetan: Hegalak kirol zentroan, Intxaurrondo kiroldegian edota Etxadi kiroldegian. Gainera, aurten 8 urte bitarteko haurrek parte har dezakete.
Estimulazio goiztiarra uretan programak hainbat helburu ditu:
-Garapen pskimotorea hobetu.
-Sistema inmunologikoa lagundu.
-Erlaxatzen laguntzen du.
Izena eman nahi izanez gero, edo informazio gehiagorako deitu Federaziora: 943462514 edota idatzi info@gkef-fgda.org helbidera.
Anima zaitezte!