PARTIDA IKUSGARRIAK ETA FRONTOIA ZALEEZ BETETA

Goiz ederra atzo Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan. Euskal pilota egokituko LABORAL KUTXA sari nagusiaren finala jokatu da. Pilotalekua zaleez beteta eta kirolariek sekulako maila erakutsi dute. Adimen urritasuna duten kirolarien kategorian, Leire Esnal eta Eneko Sagarmendi izan dira txapeldunak eta gurpil-aulkiko kategorian, Mikel Merino eta Aingeru Senperena izan dira txapeldunak. Zorionak!
Zorionak ere parte-hartzaile guztiei eta hau posible egiten duten babesle eta laguntzaile guztiei. Pozgarria benetan frontoia horrela ikustea, ETB1en zuzenean ikusi ahal izatea… Mikel Izagirre pozik egongo da gaur, izan ere, lan handia egin zuen euskal pilota egokituaren alde. Gaur omenaldi beroa eskaini zaio, merezitakoa! Iazko uztailan hil zen Izagirre baina berak utzitako bideak aurrera darrai!