Marea Urdinak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatuta, datorren asteburuan (martxoak 27-28) ‘Igeriketa eta uretako jarduera egokituak‘ ikastaroa eskainiko da Azpeitiko Bagera aretoan. Ikastaroaren helburuak hurrengoak izan dira:
-Behar bereziak dituzten pertsonak igeriketako ikastaroetan barne hartzeko baliabideak ematea.
-Desgaitasunaren berezitasunak ezagutzea.
-Pertsona bakoitzaren egoeretara egokitzeko gaitasunak izatea.
Izena emateko helbidea: info@mareaurdina.org