Beste urte batez, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak udaleku irekiak antolatu ditu desgaitasuna duten haur eta gazteentzat. Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Sailak apustu sendoa egin du eta bere babesa eman dio ekimen honi. Desgaitasuna duten haur eta gazteek udaz, kirolaz, hondartzaz, ibilbideez, etab. gozatzeko eskubide berbera dute. Programa honen bitartez haur eta gazteek lagunartean ondo pasatzeko aukera eskaintzea da helburu nagusia.
Aurten, ekainaren 28tik uztailaren 23ra egingo dira udaleku irekiak Gipuzkoako hainbat herritan:
-Donostia
-Hondarribia-Irun
-Errenteria (Mindara elkartea / plaza mugatuak)
-Zarautz
-Azkoitia
-Azpeitia
-Beasain-Ordizia
-Legazpi
Izen-emateak maiatzaren 27a arte eman daitezke eta informazio gehiago 943 462514 telefonoan edota multikirola@gkef-fgda.org helbidean izango duzue. Anima zaitezte parte hartzera!