‘PREST GAUDE!’ ERAKUSKETA OKENDO KULTUR ETXEAN

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak ekoitzia, Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, erakusketa honek kirola gizarte inklusiorako tresna gisa aurkeztu nahi du. Desgaitasuna duten pertsona guztiei kirola egiteko AUKERA bermatu behar zaie bidean dauden oztopoak ikusaraziz eta ezabatuz. Prest gaude erronka honi aurre egiteko.

Erakusketa eremu ezberdinetan banatzen da: Federazioaren sorrera eta egindako ibilbidea, eskaintzen diren programa eta zerbitzuak, desgaitasun ezberdinen azalpena, hizkuntza inklusiboa, emakumea eta kirola, kirol barrerei aurre egiteko dekalogoa… aniztasuna gizartea aberasten duen balioa da, denentzako erronka bat.

Sustatu ditzagun bidezkoagoak eta solidarioagoak diren ereduak… kendu ditzagun oztopo fisiko eta mentalak, desgaitasuna duten pertsonek KIROLA egin dezaten.

Irailaren 30ean hitzaldi bat egingo dugu zenbait aditu eta kirolariekin arratsaldeko 18:00etan Okendo kultur etxeko areto nagusian.

Urriaren 1ean haur eta gazteentzako ‘Ezberdintasuna bizi’ sentsibilizazio jardunaldia egingo dugu Okendo kultur etxeko goiko terrazan.

Erakusketaren ordutegia Donostiako Okendo kultur etxean:

Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30

Gonbidatuta zaudete!