‘HONDARTZAK DENONTZAT’ GETARIAN ETA DONOSTIAKO KONTXAN

Uda honetan, desgaitasuna edota mugikortasun murriztua duten pertsonek bi aukera ezberdin izango dituzte itsasoaz eta hondartzan gozatzeko. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Jasangarritasun sailak elkarlanean, hondartza inklusiboak martxan jarri nahi dira datozen urteetan. Hori dela eta, aurten, Getariako hondartzan zerbitzu integrala eskainiko da ekainaren 15etik irailaren 15era, Malkorbe hondartzan.

Gurutze Gorriko lan taldea izango da zerbitzua eskainiko duena. Aparkalekua, aldagela egokitua, bainurako langile kualifikatuak, arrapala itsas ertzeraino eta beharrezkoa den guztia eskainiko zaie erabiltzaileei.

Txanda eskatu beharko da zerbitzua erabiltzeko 617452153 telefonoan. 11:00etatik 19:00etara izango da ordutegia astelehenetik igandera. Banakakoentzat eta egoitza ezberdinetako erabiltzaileentzat izango da zerbitzua. Desgaitasuna edota mugikortasun murriztua ez dadila oztopo izan itsasoaz eta udaz gozatzeko

 

DENUR, Donostiako Kontxan

Beste urte batez, Hegalak Zabalik Fundazioak DENUR oztoporik gabeko hondartza programa martxan jarri du. Aurten, uztailaren 1etik abuztuaren 9ra, Donostiako Kontxan. Hegalak kirol zentroa izango da topalekua eta txanda hartu beharko da bi aukera hauetako batean: denursinbarreras@gmail.com edo 688 662 984 telefonoan.

Bederatzi urte daramatza Fundazioak Kontxako hondartza irisgarriago egiten ezintasunen bat eta edozein adinetako mugikortasun arazoak dituzten pertsonei. Pertsona bakoitzaren beharrak, gaitasunak eta nahiak kontuan hartzen ditugu, autonomia bilatuz, duintasuna zainduz, eta segurtasuna emanez.

 

Parteka ezazu:
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Bilatu
Azken berriak