Hegalak Zabalik Fundazioak Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin elkarlanean, ‘Hastapen ur jarduerak ur eremuan’ prestakuntza saioa antolatu du irailaren 27an, 16:00etan, Donostiako Kirol Etxean. Prestakuntza saio honetan, desgaitasuna duten haur eta gazteekin uretan aritzeko baliabideak azalduko dira, baita eduki gehiago ere.
Prestakuntza saio hau doakoa izango da eta izena-emateko info@gkef-fgda.org helbidera idatzi beharko da. Hizlariak Andrea Scolari, Gemma Soler eta Mirta Bruera adituak izango dira. Hirurek esperientzia handia dute desgaitasuna duten haur eta gazteekin uretan lan egiten.