ESTIMULAZIO GOIZTIARRA URETAN

Aurten ere abian da ‘Estimulazio goiztiarra uretan’ programa garapenean alterazioak dituzten 0-8 urte bitarteko haurrentzat Donostian. Bi aukera eskaintzen dira: Intxaurrondo kiroldegian batetik, ostegunetan, 16:00etatik aurrera. Eta, beste aukera, Hegalak Zabalik Fundazioarekin elkarlanean, Hegalak kirol zentroan eskaintzen dugu, ostiraletan, 12:00etan.

Garapenean alterazioak dituzten haurrei eskainitako zerbitzu honetan, patologia eduki dezake haurrak ala ez. Hala ere, informazio gehiago nahi izanez gero, Federaziora deitu dezakezue: 943462514.

Parteka ezazu:
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp