Larunbat honetan ekingo dio Gipuzkoako euskal pilota egokituko XV. Txapelketak Zarauzko Aritzbatalde frontoian. Gipuzkoako euskal pilota federazioak eta Gipuzkoako kirol egokituen federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin antolatutako txapelketa honek bi kategoria izaten jarraituko du: adimen urritasunekoa batetik, eta gurpil-aulkikoa bestetik. 34 parte hartzaile izango ditu aurtengo edizioak eta lau kirol elkarteetako kirolariak ariko dira lehian: Kemen, Mindara, Zarautz eta Zumaia elkarteak, hain zuzen.
Otsailaren 1ean hasiko da txapelketa Zarautzen eta sei jardunaldi izango ditu guztira. Beheko kartelean ikus ditzakezue data eta herri guztiak. Bi final izango ditu, bata, martxoaren 15ean, Asteasun (adimen urritasuneko buruz buruzko finala), eta binakako finalak, maiatzaren 10ean, Oiartzunen. Partidak doakoak dira eta edozein pertsona etor daiteke ikustera, anima zaitezte!