DENA PREST GIPUZKOAKO IGERIKETA EGOKITUKO TXAPELKETARAKO

Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian egingo da aurtengo Gipuzkoako igeriketa egokituko txapelketa. Azken bi urteetako etenaldia eta gero, indartsu dator aurtengo edizioa. Larunbatean izango da txapelketa eta 40 igerilarik parte hartuko dute ‘Sara Carracelas’ igerilekuan. Bertan parte hartuko duten elkarteak, Konporta, Balea Zarautz, Gaude (Bizkaia) eta Aspace Araba izango dira.

Lehen esperientzia

Parte hartzaileen artean, eskola kirol egokituko sarean parte hartzen duten 9 partaidek ere 25metroko proba ez puntuagarria egingo dute, txapelketan lehen esperientzia biziz. Txapelketa 16:00etan hasiko da, eta ikustera gonbidatuta zaudete!
Parteka ezazu:
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp