URNIETAKO UDALA ESKOLA KIROL EGOKITUAREKIN BAT

Beste urte batez, Urnietako Udalak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak hitzarmena sinatu dute urnietarren eskola kirol egokitua babesteko. Hitzarmen honen bidez, urnietarrak diren haur eta gazteek eskola kirol egokituko programan parte hartzeko aukera dute, ohiko eskola kiroleko kuota ordainduz eta euren beharretara egokitutako zerbitzua jasoaz. Eskerrik asko eta segi dezagun bidea egiten!