ARI! SORMENA ETA MUGIMENDUA IKASTARO TRINKOA

Artaziak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa eta Bizipoza elkartu dira lehen aldiz Ari! Sormena eta Mugimendua proiektua martxan jartzeko. Proiektuak gorputzarekin, arteekin eta mugimenduarekin lotutako ekimen berritzaile bat sortzea du helburu, izaera inklusiboa eta genero ikuspegia duena, 12 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Egitasmoaren ildoetako bat da:

Lehenengoa Ikastaro trinko bat da, eta Jordi Cortés koreografo-sortzailea gonbidatuko dugu bere ibilbidea erakustera eta dantza inklusiboaren esparruan izan duen esperientzia azaltzera. Jarduera hau martxoak 14an, larunbata, 10tatik-14ra izango da Donostiako Viktoria Eugeniako dantza aretoan eta formatu teoriko-praktikoa izango du. Jarduera doakoa izango da, eta gizarte arloan eta mugimenduan interesa duen edozein adinetako edonori zuzenduta dago.

Izena emateko idatzi helbide honetara martxoak 11 baino lehen: info@artaziak.eus