Pasa den asteburuan egin da Andaluziako Igeriketa egokituko Txapelketa, Kadizen. Bertan parte hartu dute Espainiako igeriketa selekzioko hainbat igerilarik Paralinpiar Jokoetarako minima lortzeko helburuarekin. Minimarik ez baina Espainiako bi errekor lortu ditu Nahia Zudaire igerilarik gipuzkoarrak. Buruntzaldea IKTeko igerilariak 200 metro librean eta 400 metro librean lortu ditu errekorrak, S8 kategorian.
Bestalde, Iker Aizpuru Konporta elkarteko igerilariak ere partu hartu du txapelketa honetan. Izan ere, Espainiako etorkizuneko AXA igerilarien taldean dago gipuzkoarra eta teknifikazio saioa egiteko aprobetxatu dute txapelketa hau.
Zorionak biei, lan ederre egiten ari zarete!
Argazkiak: Nahia Zudaire / FEDDF