Jolasgaraietan egindako praktika inklusibo onen eta eskola adineko kirolari buruzko Nazioarteko I. Kongresua antolatu du Murtziako Unibertsitateko Lokomozio aparatua eta Kirola Ikerketa Taldeak apirilaren 16 eta 17rako. RafaPuede Fundazioaren eta Entramados Kabinete Psikopedagogikoaren (Oviedo) babesa du kongresuak, horiek izan baitira patio eta parke dinamikoen sorlekua.
Alicia Figueroak, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko zuzendari teknikoak, kongresuan parte hartuko du ‘Eskola adinean dauden kirol egokitu eta inklusiborako aukerak sortzen’ hitzaldiarekin.
“Patioa, jolas eta balio gunea” leloarekin, kongresu honen erronka da Espainian hezkuntza-inklusioaren gaiaren egoera ezagutaraztea. Bereziki jolas, gorputz hezkuntza eta eskola adineko kirolaren inguruan.
Azken finean, gaur egungo hezkuntza-sistema indartzeko eta hura osatzen duten hezkuntza-komunitate guztien onurarako oso gai garrantzitsuak landuko dira, eta, horrez gain, haurren jolaserako eta kirolerako diseinu unibertsalaren eraikuntza sustatzeko antolakuntza- eta praktika-proposamen ugari aurkeztuko dira.
Inklusioaren, jokoaren eta kirolaren arloetako profesional ugari elkartuko dira nazioarteko topaketa honetan, guztientzako eskola sustatu nahi duten familiei, profesionalei eta hezkuntza-administrazioari laguntzeko.
Kongresua Murtziatik egingo da online formatuan 2021eko apirilaren 16 eta 17an. Streaming bidez egindako jardueren bidez, jolastokiko jolasaren eta kirolaren ingurune naturalek haur guztientzat dituzten hezkuntza-aukera inklusiboetan oinarritzen da.
Kongresuari buruzko informazio gehiago: www.playgroundsforinclusion.com