Goalball-a

Ikusmen urritasuna duten pertsonek egiten duten kirola.

Goalball-a da Olinpiar Joko Berezietako kirol bakarra, itsuentzat eta ikusmen urritasuna duten pertsonentzat bereziki sortua izan zena.  Hiru jokalariko bi taldek parte hartzen dute.

Barruan kaskabiloak dituen pilota batekin jokatzen da.

Entzumen sena erabiltzen da pilota nondik nora doan antzemateko.  Leku egokian kokaturik egoteko gaitasuna behar da, pilota gelditzeko edo jaurtitzeko.

Partidak 20 minutukoak dira.  Ateak 9 metro zabal dira, eta talde bakoitza bere atean kokatzen da.  Helburua da aurkarien atean gola sartzea, eskuarekin baloia jaurtita.  Hiru taldekideetako edozein ahaleginduko da baloia atean sar dadin eragozten.

Jokalari guztiek mozorro opakuak daramatzate, partaide guztiek ikusmen bera izan dezaten.

Bideoa

Dokumentazioa

Hemen aurkitu ahal izango duzue araudiari buruzko dokumentazio guztia.

 

Kirol araudia

Klasifikazio araudia

Hemen aurkitu ahal izango duzue txapelketari buruzko dokumentazio guztia.

Dokumentu erantsietan formularioak aurkitu ahal izango dituzue lehiaketa desberdinetarako.

Atal honetan kiroletako espezialitate honen lehiaketa desberdinen emaitzak aurki ditzakezue.

 

2019-2020

Pajulahti Games (2020.01.17-19)
Emaitzak (Gizonezkoa)

Goleatzaieak

Hurrengo

Ekitaldiak

There is no Event

Galeria