Oztoporik gabeko bainua

2007tik 2019ra Hondarribiko hondartzan bainu lagunduen zerbitzua eskaini dugu. Covid-19aren osasun-krisia dela eta, iaz ezin izan genuen zerbitzua martxan jarri.

 

Hamahiru urtez jarraian, zerbitzu integrala eskaini da, milaka erabiltzailek hondartzara eta bainu lagundurako eskubidea bermatua izateko. Zerbitzu hau urritasun egoeran edota mugikortasun mugatua duten pertsonei zuzendua dago, udan hondartzaz gozatzeko aukera gutxi izaten baitute.


Harrigarria dirudien arren, hondartzaren erabilera, bainu bat hartu zein eremu batean lasai egoteko aukera ez dago pertsona ororen esku  eta horregatik, urteetan bermatuta dagoen proiektu honen bitartez, alde batetik, hondartzan bainatzeko laguntza ematen diegu eta bestetik, pertsonen ongizate eta bizi kalitatea areagotzen laguntzen dugu, naturako jardueren gozamenari sarbidea emanez.

 Oztoporik Gabeko Bainua honako ezaugarrietan datza:

Helburuak

aisialdi jarduerak guztien esku egon daitezen, urritasun egoera edota mugikortasun mugatua duten pertsonei sarbidea ahalbidetzea.

egoera orokorrak hobetu, gizarteratze, emozio, eta aspektu fisiko eta psikologikoak landuz, bizi kalitatea hobetzen laguntzeko.

ongizate sentsazioa hobetu.

hondartza eta aisiaz gozatu.

Dokumentazioa