PALETA EGOKITUKO IV. TOPAKETA BEASAINEN

2021-22 denboraldiko euskal pilota egokituko IV. Topaketa egingo dugu datorren larunbatean, Beasaingo Antzizar frontoian. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin elkarlanean, paleta egokituko topaketak desgaitasuna duten hamalau urtetik gorakoentzat zuzenduta daude. Topaketa hauen helburu nagusia da, euskal pilotaren sustapena egitea Gipuzkoan. Helburu horri jarraituz, parte hartzaileek paleta egokitua probatzeko aukera izango dute, baita jende berria ezagutzeko tartea ere.

Eskualde ezberdinetan

2021 urte bukaeran, Errenterian, Zarautzen eta Zumaian egin genituen topaketak. Guztira, denboraldi honetan sei topaketa egingo dira. Beasaingoa laugarren izango da, eta hurrengoak martxoaren 19an eta apirilaren 9an egingo dira.