OZTOPORIK GABEKO BAINUA DONOSTIAN

Beste urte batez, Hegalak Zabalik Fundazioak antolatuta, Denur oztoporik gabeko bainua programa martxan da Donostiako Kontxa hondartzan. Abuztuaren 5a bitartean, bainu egokituko zerbitzua eskainiko da, 11:30etik 17:00etara. Astelehenetik ostiralera irekita dago zerbitzua eta txanda hartzeko 688 662 984 telefonora deitu behar da.

ZEIN DA PROGRAMAREN HELBURUA?

  • Hondartza egoera berdintsuan gerturatzea mugikortasun mugatua duten pertsonei
  • Itsas bainuko laguntza erraztea
  • Bizi kalitatea eta ongizatearen hobekuntzan laguntzea

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Gipuzkoako edozein adineko pertsonaz gain bisitan datozen aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsona orori bideratutako zerbitzua da.

Informazio gehiago: www.banosinbarreras.com atarian.