Datorren igandean egingo da Donostian Lilatoiaren edizio berri bat, berdintasunaren aldeko lasterketa Atletico SS elkarteak antolatuta. 6.000 emakumeek eman dute izena, eta aurten, lasterketako euro solidarioa Federazioarentzat izango da, Laboral Kutxaren elkarlanari esker.
Horrez gain, gogoratu beharra dago handbike kategoria ere badela Lilatoiaren barruan. Igandean, Federaziotik bertan izango gara emakume guztiak animatzen eta berdintasunaren aldeko gure alea jartzen.