Curling-a
Gipuzkoan urritasun fisikoa duten pertsonek egiten duten kirola da, gaur egun ez da elkarteren batetan ere praktikatzen.
Culing-a zehaztapen kirola da, ingeles bola jokoaren edo petankaren antzekoa, eta izotz pista batean jokatzen da. Launa partaideko bi talde elkarren aurka lehiatzen dira; granitozko 8 harri, bakoitza 20 gramokoa, jaurtitzen dituzte 45,5 metro luze (146 oin) eta 4,75 (15 oin eta 7 hazbete) zabal den izotzezko korridore baten gainean.
Behin jaurtiketa egiten denean, gainerako taldekideek (sweepers) harriari laguntzen diote aurrera egiten edo norabidea aldatzen, eskuan dituzten eskuilekin izotza urratuta, baina betiere harria ukitu gabe. Jaurtiketa guztiak egin ondoren, puntuak banatzen dira, harriak korridorearen amaieran dagoen dianatik geratu diren distantziaren arabera. Esate baterako, dianaren erdigunetik hurbilen dagoen harriak puntu bat balio du; hurrengo harria talde berarena baldin bada, bi puntu dira, eta horrela, harik eta hurrengo harria beste taldearena izan arte. Arau horrekin, talde batek beti bukatuko du “end”-a hutsean duela. Dianan harririk ez badago, emaitza 0-0 izango da. Partida normal bat 8-10 “end”-etara edo txandatara jokatzen da. Punturik gehien lortzen duen taldeak irabazten du, eta berdinketa baldin badago, beste txanda bat jokatzen da. Txanda bat irabazten duen taldeak jaurti beharko du lehenbizi hurrengo txandan.
Dokumentazioa
Hemen aurkitu ahal izango duzue araudiari buruzko dokumentazio guztia.
Hemen aurkitu ahal izango duzue txapelketari buruzko dokumentazio guztia.
Dokumentu erantsietan formularioak aurkitu ahal izango dituzue lehiaketa desberdinetarako.
Atal honetan kiroletako espezialitate honen lehiaketa desberdinen emaitzak aurki ditzakezue.