Slalom-a

Ez paralinpiar kirola.

DESGAITASUN FISIKOA, GARUN PARALISIA EDOTA ERATORRITAKO GARUN LESIOA DUTEN PERTSONEK PRAKTIKATZEN DUTEN KIROLA DA

Gurpil aulkian dabilen kirolariak oztopoak saihestuz ibilbide osoa egin behar du, ahalik eta denborarik gutxienean. Oztoporen bat botatzen bada, edo behar ez bezala gainditzen bada, denbora-zigorra ezartzen zaio partaideari, eta batzuetan kanporatua ere izaten da.

Lehiaketak bi zati ditu:  erlojuaren aurkakoa, bakarka aritzen da atleta ahalik eta denborarik onena egiteko ahaleginean, eta buruz burukoa, elkarren parean jarritako bi zirkuitutan aldi berean lehiatzen dira bi partaide.

Urritasun mailaren arabera, hau da, gurpil aulkia erabiltzeko gaitasunaren arabera, kategoria desberdinak daude, hasi aulki elektrikoak baliatzen dituzten kirolariengandik eta eskuekin edo oinekin bultzatzen dituzten aulkietaraino.

Slalom-aren filosofia honako hau da: gurpil aulkian ibiltzen den pertsona batek eguneroko bizitzan topa ditzakeen bezalako oztopoak erabiliz (aldapak, ateak…) gurpil aulkiak erabiltzen trebatzea, eguneroko bizimodurako lagungarri izate aldera.

Dokumentazioa

Hemen aurkitu ahal izango duzue araudiari buruzko dokumentazio guztia.

Kirol araudia

Klasifikazio araudia

Hemen aurkitu ahal izango duzue txapelketari buruzko dokumentazio guztia.

2024 – GIPUZKOAKO SLALOM JARDUNALDIA (Azaroak 30)

2024 – GIPUZKOAKO TXAPELKETA ZIRKULARRA

Dokumentu erantsietan formularioak aurkitu ahal izango dituzue lehiaketa desberdinetarako.

 

2024 Jardunaldi izena emateko orria

2024 Izena emateko orria

Atal honetan kiroletako espezialitate honen lehiaketa desberdinen emaitzak aurki ditzakezue.

2024 Gipuzkoako Slalom Jardunaldia

2024 GIPUZKOAKO TXAPELKETA “Sergio Fernandez Memoriala”

Hurrengo

Ekitaldiak

There is no Event

Galeria