Urpeko jarduerak​

Urritasun fisikoa duten pertsonek egiten dute gaur egun. Urpeko jarduerak deitzen zaio urpean egiten diren kirolen multzoari. 

Jarduerarik zaharrena eta xumeena apnea urpekaritza da.   Ez da jakintza berezirik, ekipo  garestirik edo sasoi puntu bikainik behar; itsasoan murgiltzeko, nahikoa dira betaurreko batzuk, hodi bat eta hegatsak, .

Itsaspeko arrantza apnea urpekaritzaren jarraipen bat da.  Arrantzalea, bi metrotik gora apenas jaurtitzen duen fusila eskuan duela, urpean murgiltzen da, arrainak harrapatzeko asmoz.   Arrantza (edo ehiza, horrela deitzen dionik ere bai baitago) egiteko modurik zailena da, selektiboena eta ingurua gehien errespetatzen duena.  Kirol honetan aritzeko, arrantza baimena behar da (Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailak edo autonomia erkidego bakoitzean eskumena duen departamentuak ematen du).  Hegats igeriketa da urpeko jardueretan ikusgarriena eta ezezagunena. Igerilariek hegats handi bana eramaten dute oinetan, eta benetako sirena bihurtzen dira, 12 km orduko abiaduratik gora igeri egiteko gai baitira.  Probarik gehienak igerilekuan egiten dira, baina badira ibilbide luzeko probak, ur zabaletan egiten direnak. 

Urpekaritza arnasgailuduna arnasa hartzeko ekipo autonomiekin egiten den urpekaritza da, botilekin egiten den urpekaritza, hain zuzen ere.  Aurreko modalitateek baino ekipo hobea eta jakintza handiagoa eskatzen du, baina dirudien baino askoz ere errazagoa da, seguruagoa eta eskuragarriagoa.

Dokumentazioa

Hemen aurkitu ahal izango duzue araudiari buruzko dokumentazio guztia.

Hemen aurkitu ahal izango duzue txapelketari buruzko dokumentazio guztia.

Dokumentu erantsietan formularioak aurkitu ahal izango dituzue lehiaketa desberdinetarako.

Atal honetan kiroletako espezialitate honen lehiaketa desberdinen emaitzak aurki ditzakezue.

Hurrengo

Ekitaldiak

There is no Event

Galeria