Kirol asegurua
edo istripurik egotekotan
kirol asegurua edo istripurik egotekotan
Atal honetan aseguru medikoa eta istripurik gertatzekotan jarraitu beharreko urratsen inguruko informazio osoa aurkituko duzu.
PREMIAZKO laguntza/HIL EDO BIZIKOA
HIL EDO BIZIKO laguntza egoeretan kaltetuak gertuen duen Osasun Zentroan premiazko arreta medikoa jaso ahal izango du.
MAPFRE VIDA arduratuko da istripuaren ondorengo 24 orduetan jasotako premiazko arretak erakarritako fakturez.
Istripua izandako momentutik 24 ordu pasa ostean, aseguratzaileak Hitzartutako Osasun Zentrora lekualdatuko du kaltetua tratamenduarekin jarraitu ahal dezan.
Hemen kontsultatu ditzakezu itunpeko zentroak.
Premiazkoa EZ den asistentzia
Istripuaren ostean, “ Istripu Komunikazio Agiria” bete beharko da, dagokion Federazioak sinatu eta zigilatu beharko duelarik.
Dokumentazio atalean deskargatu dezakezu.
MAPFREren 24 orduko Arreta Zentrora deituaz, 902 136 524, aseguru-etxeari gertakariaren berri eman beharko zaio.
Istripua gertatu bezain pronto jakinarazi beharko da.
Telefonoz hurrengo datuak jakinarazi beharko dira:
- Kaltetutako pertsonaren datu pertsonalak
- Istripua gertatzen deneko Elkarte edo Kirol Erakundearen datuak
- Gertakariaren data eta xehetasunak
- Kalte fisikoak
Behin datu hauek jasota, Arreta Zentroak espediente zenbakia adieraziko du, Istripu Agiriaren goikaldean jaso beharko delarik.
Komunikatzaileak fax bidez helaraziko dio ondoren agiria MAPFRE-ri 91 700 30 73 zenbakira.
Lesioa jasan duen pertsona federatua Itunpeko Osasun Zentrora joan beharko da “Istripu Komunikazio Agiria” behar bezela bete eta bertan entregatuz.
(Asistentzia jasotzeko ezinbestekoa izango da istripu agiriak espediente zenbakia jasota izatea)
Dokumentazioa
Istripu baten berri emateko deskargatu beharreko dokumentazioa.
Istripu baten berri emateko deskargatu beharreko dokumentazioa
Itunpeko Osasun Zentroen zerrenda
Istripuren bat gertatu ezkero hauek dira bete beharreko arauak