Estimulazio goiztiarra

Horri alde honetan estimulazioa goiztiarra programari buruzko informazio guztia aurki dezakezu

Estimulazio goiztiarra, sistematikoki eta progresiboki aplikatzen diren teknikak, jarduerak eta inguruan dira oinarri zientifikoak izanik. Zero eta zortzi urte bitarteko haurretan izaten da esku-hartzea eta beren gaitasun kognitiboak, fisikoak, emozionalak eta sozialak garatzeko helburuak ditu. Baita garapen desegokia eta gurasoentzako laguntza gisa ere haurraren zaintza eta autonomia lanketarako laguntza emanez. Funtsezkoa da guraso zein haurren bateratzea garapeneko momentu honetan.

Haurrak jaiotzen diren unetik kanpo estimuluak jasotzen dituzte beste pertsonekin eta inguruarekin interaktuatzen dutenean. Estimulatzen zaienean, ingurua ezagutzeko, gaitasunak eta abileziak barneratzeko eta inguruan gertatzen diren gauzak ulertu ahal izateko aukerak eskaintzen zaizkie.

 

Garapeneko aldi bakoitzak estimulazio ezberdinak behar ditu umearen garapenean gertatzen ari den egoeren arabera lotutakoak.

Estimulazioaren helburua ez da garapena aurreratzea ez dagokion garapen aldia aurreratuz, baizik eta haur bakoitzaren potentziala ezagutzea eta motibatzea eta bere autoestima, ikaste prozesua eta iniziatiba indartzea jarduera eta erronka egokiak eskainiz.

Horretarako, haur bakoitzaren garapenera egokitzen den programa espezifikoak izaten dira.

Dokumentazioa

Estimulazio goiztiarrari buruzko informazioa guztia aurkituko ahal izango duzu hemen.