#erronkak

I. Elkarteen arteko KIROL ERRONKEN txapelketa

Hasiko dira elkarteen arteko kirol erronkak!
Oso aukera ona da aktibatzeko eta jarduera fisikoa egoteko.
 
Hemen aurkitu ditzakezue parte hartzeko eta izen emateko informazioa.
 
Goazen denon artean kirol egokitua bultzatzera!

Informazioa

Erronka txapelketa, 7 kirol ezberdinez osatua izango da: Euskal pilota, atletismoa, futbola, saskibaloia, boccia, igeriketa eta mendia.

#erronkak - zeinu hizkuntza

Prozedura, Araudia eta Sailkapena

TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO PROZEDURA

– Elkarteak izena eman behar dute parte hartzeko bidalitako galdetegiko linka osatuz abenduak 3 baino lehen.

– Asteko erronka zein izango den web orrian azalduko da (azaroak 30etik aurrera).

– Lehen erronka astea azaroak 30eko astean izango da.

– Kirolari bakoitzak, erronkako bideoa elkarteko erronkako arduradunari bidali behar dio eta jokalari guztien bideo guztiak Wetrnasfer bidez bidaliko dira eskolaegokituak@gkef-fgda.org helbidera. Bideo bat kirolari bakoitzeko.

– Txapelketako sailkapena web orrian eguneratuko da.

– Elkarte hoberenarentzako saria izango da.

ARAUDIA

– Kirolari bakoitzak bere bideoa izango du. Erronka hoberena agertzen dena soilik bidali behar da. Ez du balio saiakera guztien bideo handi bat bidaltzea.

– Elkarteak, kirolari guztien bideoak jasoko ditu eta denak bidaliko ditu bakoitzaren izena, jokalarien izen abizenak izanik.

– Bidaltzen diren bideo guztiak federazioan ebaluatuko dira.

– Erronka guztietan puntuak emango zaizkio kirolari bakoitzari, 1, 3, 5 edo 6 puntu lortutako emaitzaren arabera.

– Elkartearen puntuazioa, elkarteko kirolari guztien puntuak batuz lortutakoaizango da.

– Elkarteek edozein momentutan eman dezakete izena, baina aste horretako eta aurreko erronketan ez dute punturik izango.

2021.02.11 egunean emaitzak eta sailkapena

Erronkak

Erronkak

DESKRIBAPENA
Pala edo erraketarekin, kolpeak eman behar zaizkio pilotari frontoiko toki ezberdinetatik hurrenez-hurren jarraian bote araudia errespetatuz. Toki hauek, frontoiko zenbaki ezberdinen paretik eman behar dira ondorengo ordenan: 1, 2, 3, 4, 3, 2, 1, 3, 2, 4, 1, 4.

EGOKITZAPENAK
GURPILDUN AULKIAN DAGOEN KIROLARIA edo IKUSMEN URRITASUNA DUEN KIROLARIAK
Inoiz euskal pilotan ibili ez bazara, kolpeak banaka egingo dira eta ona izateak balioko du jarraitu ahal izateko.

PUNTUAZIOA
1-5 kolpe bitartean puntu 1, 6-11 kolpe jarraian emateagatik 3 puntu, 12 kolpeak jarraian emateagatik 5 puntu. Kolpeak ezker eta eskuin eskuak txandakatuz badira, puntu gehigarria izango da. Guztira 6 puntu gehienez.

MATERIALA: Pilota eta pala (erraketa).


Dibujo de un joven jugando a pelota vasca

DESKRIBAPENA

Kirolariak marra baten atzetik, bi hankak geldirik salto egin beharko dute aurreraka eta erortzen den atzeko puntutik marrarako distantzia zenbatekoa den neurtuko da. 3 salto hoberenen baturak egingo dira zentimetrotan. 120cm + 117cm + 126cm = 363cm saltoa.

 

EGOKITZAPENAK
GURPILDUN AULKIAN DAGOEN KIROLARIA
Geldikako posiziotik eta eremu lau batean, inpultsoa emango dio aulkiari eta geldirik geratzen den une-arteko distantzia (atzeko partea) neurtuko da.

 

PUNTUAZIOA
Kirolarien emaitzak zerrendatuko dira emaitza hoberenetik beheraka eta 4 zati berdinetan banatuko da sailkapena. Lehen sailkatuei, 6 puntu emango zaizkie, bigarren sailkatuei 5, hirugarren sailkatuei 3 eta azken sailkatuei puntu 1.
GARUN PARALISIA DUEN KIROLARIA
Lortzen dituzten distantzien emaitzei x 3 egingo diegu azken emaitza kalkulatzeko: 40cm + 38cm + 41cm = 119cm –> x3 = 357cm.

 

MATERIALA: Zinta, metroa eta konoa.

Dibujo de chica saltando longitud con ropa deportiva

 

DESKRIBAPENA

Jaurtiketak eginez zutoinari edo langetari eman beharko zaio atetik 3 distantzia ezberdinetara kokatuta, hurrenez-hurren. Huts eginez gero berriro hasi beharko da. Distantziak futbol 11ko zelai batean: area txikiaren aurreko marra (5,5m), penalti puntua (11m) eta area kanpoko borobil erdiko urruneko puntua (20,15m). Futbol salako pista batean: area txikiko aurreko marra (6m), eskubaloiko eten puntuetatik (9m) eta pista erditik (20m).

 

EGOKITZAPENAK
BEHEKO GORPUTZ ADARRA EZIN DUTENAK ERABILI
Baloia edo pilota eskuekin bota ahal izango dute.
IKUSMEN URRITASUNA DUEN KIROLARIA
Golak sartzeak zutoinak jotzea bezala balioko du.

 

PUNTUAZIOA
Gola sartzea lortu dutenak puntu 1, bi jaurtiketetan postea jotzea 3 puntu, 3 jaurtiketetan postea jotzea 5 puntu, 3 jaurtiketa jarraian egin eta hauetako batek langeta jotzen badu 6 puntu.
IKUSMEN URRITASUNA DUEN KIROLARIA
6 puntu lortzeko, 3 golak baloia airetik joan behar da.

 

MATERIALA: Futboleko baloia.

Niño y niña con ropa deportiva jugando a fútbol

 

DESKRIBAPENA

Jaurtiketak eginez saskiratzeak egin beharko dira, distantzia ezberdinetara kokatuta hurrenez-hurren. Huts eginez gero berriro hasi beharko da. Jaurtiketa posizioak: uztai azpitik 3 jaurtiketa, jaurtiketa libreko marratik 3 jaurtiketa, hiruko marratik jaurtiketa 1 eta pista erditik jaurtiketa 1.

 

EGOKITZAPENAK
GURPILDUN AULKIKO KIROLARIAK
lehen 6 jaurtiketak aurreko deskribapenean bezala, hiruko marratik azken bi jaurtiketak, pista erdiko jaurtiketa egin gabe.
IKUSMEN URRITASUNA DUEN KIROLARIA
Lehen 6 jaurtiketetan, uztaia ukitzeak balioko du, azken 2 jaurtiketetan tableroa jotzeak balioko du.

 

PUNTUAZIOA
Lehen hiru jaurtiketen artean geratzeak puntu 1, 6. jaurtiketan helburua lortzeak 3 puntu, hiruko marratik helburua lortzeak 5 puntu eta erditik (edo bigarren hirukoa gurpildun aulkikoentzat) helburua lortzeak 6 puntu.
GURPILDUN AULKIKO KIROLARIAK
6 puntu lortzeko, bi hiruko egitea.
IKUSMEN URRITASUNA DUEN KIROLARIA
Egokitzapenen ataleko informazioaren arabera jasoko da puntuazioa.

 

MATERIALA:Sakibaloiko baloia

canasta y balón de baloncesto



 

DESKRIBAPENA

Pilotak erabiliko dira jaurtiketak eserita egonik egiteko eta distantzia ezberdinetara kokatuta egongo diren 2 uztaietan sartu behar dira pilotak hurrenez-hurren. Lehen bi pilotak 2 metrotara dagoen uztaian sartu beharko dira, hurrengo 4 pilotak, 5 metrotara dagoen uztaian sartu beharko dira. Huts eginez gero, berriro hasi beharko da jaurtiketekin.

 

EGOKITZAPENAK
IKUSMEN URRITASUNA DUEN KIROLARIA
Lehen hiru pilotak uztai barruan utzi behar dira. Laugarren pilotatik aurrera, uztai barrua ukitzen badu pilotak balioko du.

 

PUNTUAZIOA
Lehen bi jaurtiketen artean geratzeak puntu 1, 3 pilota uztaian sartzea 3 puntu, 6 pilota uztaietan sartzea 5 puntu eta 6 pilotatik 1 piloten gainean kokatzea 6 puntu.

 

MATERIALA: 6 pilota, aulkia eta 2 uztai

 

Jugador de Boccia en silla de perfil realizando lanzamiento de bola al campo de juego

 

DESKRIBAPENA
Uretan lurra ikutzen ez den puntu batean, igeriketako kortxoa bi eskuekin hartuko da eta kortxoak ezin du ura ukitu. Erronka, ahalik eta denbora gehien airean mantentzea izango da.

 

EGOKITZAPENAK
BEHEKO GORPUTZ ADARRA EZIN DUTENAK ERABILI
Kortxoa esku batekin heldu beharko dute bestearekin flotazioan laguntzeko.

 

PUNTUAZIOA
Kirolarien emaitzak segundotan zerrendatuko dira emaitza hoberenetik beheraka eta 4 zati berdinetan banatuko da sailkapena. Lehen sailkatuei, 6 puntu emango zaizkie, bigarren sailkatuei 5, hirugarren sailkatuei 3 eta azken sailkatuei puntu 1.
GARUN PARALISIA DUEN KIROLARIA
Lortzen duten denbora x 3 egingo diegu azken emaitza kalkulatzeko.

 

MATERIALA: Igeriketako kortxoa eta kronometroa.

niña con gorro y gafas nadando

 

DESKRIBAPENA

Zure herriko edo alboko herriko mendi baten tontorrera iristea izango da eta gailurreko argazkia bidaltzea.

 

PUNTUAZIOA
Mendi tontorrera iristen den kirolariarentzat 6 puntu.

 

MATERIALA: Oinetako eta arropa egokiak.

dibujo de una montaña en blanco y negro

Erronketan eta sarietan parte hartzea