Udaleku irekiak Uda
GKEFetik desgaitasuna duten haur eta gazteentzat aisialdirako jarduera-programa atsegin, seguru, dibertigarri eta osasungarri bat eskaini nahi da gipuzkoako udalerri ezberdinetan.
Helburua, uda garaian lagun- taldean eta batez ere aire zabalerako programatuko diren kirol eta kultur-jarduera ezberdinak esperimentatzea izango da, tokian-tokiko taldearen ezaugarriei egokituta eta inguruneak dituen aukeren arabera.
Udaleku ireki hauetan parte- hartzeko interesa baldin baduzu, bete mesedez jarraian azaltzen den formularioa eta izen-emate epea bukatu ostean jarriko gara zurekin harremanetan xehetasun gehiago emateko.
Izen-ematea egiteko azken eguna: 2024.05.10
Dokumentazioa
Hemen aurkituko duzu jarduerari buruzko dokumentazio guztia.